Zinema
Aurrerapena
Donostiako Beldurrezko Asteak 'Troll Hunter' estreinatuko du
Erredakzioa
Urriaren 29tik azaroaren 4ra bitartean izango da Gipuzkoako hiriburuan eta, jakinarazi dutenez, oraindik ez dute Sail Ofiziala itxi.
-
'Troll Hunter'. Argazkia: Beldurrezko Astea
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXII. Asteak "Troll Hunter" lana proiektatuko du bere Sail Ofizialean. Denboraldi honetako zinta arrakastatsuenetariko bat izan daiteke. "The Divide" ere ikusgai izango da, Xabier Gens "Hitman" pelikularen zuzendariarena.
Urriaren 29tik azaroaren 4ra bitartean izango da Gipuzkoako hiriburuan. Lehiaketan arituko diren beste bederatzi lan eman dituzte jakitera. Aurretik beste zortzi konfirmatu zituzten, baina gaurkoekin, ez dute Sail Ofiala itxi. Alejandro Brugués argentinarraren "Juan de los muertos" lanak itxiko du jaialdia.
Oraindik ez dakigu zein pelikulak irekiko duen zinemaldia, baina André Ovredal norbegiarraren dokumental faltsuak Film Luze Onenari Saria eskuratu dezake (6.000 euroko sariarekin).
Xavier Gensek "The Divide" lana ekarriko du Donostiara. Alemaniaren, Kanadaren eta Estatu Batuen artean egindako ekoizpena da eta New Yorkeko soto batean dauden zortzi ezezagunen historia da, hiria erasotu baitute.
Estatu Batuetako "Chillerama" da gaur konfirmatu duten beste lanetako bat. Adam Greenek, Joe Lynchek, Adam Rifkinek eta Tim Sullivanek zuzentzen du, zapore klasikoa duten lau kapitulurekin.