Zinema
Koronabirusa
Bertan behera utzi dute Giza Eskubideen Donostiako 18. Zinemaldia
eitb.eus
Koronabirusak eragindako egoeran, “zinemaldia ezin da berme osoz egin” aurreikusitako egunetan.
-
"Nae pasaran" filmak irabazi zuen iaz ikusleen saria Giza Eskubideen Zinemaldian
Covid-19ak sortutako egoera ikusita, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Bulegoak eta Donostia Kulturak erabaki dute bertan behera uztea Giza Eskubideen 18. Zinemaldia, apirilaren 23tik 30era aurreikusita zegoena.
“Gizarte-erantzukizunez jokatuz eta egungo mugak ikusita, zinemaldia ezin da berme osoz egin aipatutako egunetan”, ohar batean azaldu dutenez.
Bukatzeko, antolatzaileek gogora ekarri dute Filmin zinema online ikusteko plataforman Zinemaldiak kudeatzen duen kanal bat dagoela, eta aurreko zinemaldietan ikusi diren filmak, Zinemaldiak bere ibilbideagatik saritutako zinemagileek zuzendutako izenburuak, gizarte gaiak dituzten emakumezko errealizadoreen zinema-lanak, eta euskal ekoizpenei buruzko atal bat aurkitu ahal direla bertan.