Itxi

Zinema

‘Dolor y gloria’ lanagatik

Alberto Iglesias, Oscarren izendapenetik urrats batera

Agentziak | Erredakzioa

Donostiar konpositoreak “Dolor y gloria” Pedro Almodovarren filmerako egin zuen lana Oscar sarien finalerdietara iritsi da. Izendapenak urtarrilaren 13an iragarriko dituzte.

  • Alberto Iglesias

    Oscarretarako laugarren izendapena izango litzateke Alberto Iglesiasentzat

Alberto Iglesias donostiar konpositoreak “Dolor y gloria” Pedro Almodovar espainiar zinemagilearen filmerako egin zuen musika aukeratu du Hollywoodeko Akademiak jatorrizko soinu banda onenaren Oscar sarietako finalerdietan.

Izendapenak 2020ko urtarrilaren 13an iragarriko dituzte, eta sariak emateko gala otsailaren 9an izango da, Dolby Los Angeleseko (AEB) antzokoian.

Alberto Iglesiasentzat Oscarretarako laugarren izendapena izango litzateke, azkenean berretsiz gero, 2005ean (The Constant Gardener), 2007an (The Kite Runner) eta 2012an (Tinker Tailor Soldier Spy) egon baitzen izendatuta.

Bilbotar ekoiztetxe bat, film labur onenen artean

Gainera, 'The Christmas Gift'/'Cadoul de Craciun' Bogdan Muresanu errumaniarrak zuzendu eta Mailuki Films Bilboko enpresak ekoitzitako film laburra ere aurrez hautatutako hamarren zerrendan dago, bere atalean.