Itxi

Zinema

Jaialdia

Zinebik 13.700 ikusle bildu zituen 61. edizioan

eitb.eus

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak 131 film eskaini zituen, erdiak emakumeek zuzendutakoak.

  • Zinebi

    Zinebik 61. edizioa egin du 2019. honetan

Joan den ostiralean amaitu zen Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 61. edizioa. 131 film eman dituzte, erdiak emakumeek zuzendutakoak, lanen bi heren Estatu mailako estreinaldiak izan dira.

Zinebik 13.651 ikusle-entzule izan ditu, iaz baino % 5,6 gehiago, eta Wang Bingi, Claire Simoni eta Márta Mészarosi eman dizkio Ohorezko Mikeldi sariak. Azken horri zegokiona bere bilobak, Cleo Ladányi aktoreak, hartu zuen.