Zinema
Jaialdia
Galder Gaztelu-Urrutia Toronton saritu dute, ‘El Hoyo’ filmagatik
eitb.eus
Bilbotar zinemagileak Midnight Madness saileko publikoaren saria lortu du Torontoko zinema jaialdiaren 44. edizioan.
-
'El hoyo'k EiTBren parte-hartzea du
Galder Gaztelu-Urria euskal zinemagileak Midnight Madness saileko Publikoaren Saria lortu du bart Toronton, bukatu berri den Torontoko Nazioarteko Zinema Jaialdiaren 44. edizioan, 'El hoyo' filmari esker.
Gainera, EiTBren parte-hartzea duen filmaren estreinaldia Fantasiazko Zinemaren Austingo Zinemaldian egingo dute, eta handik Kataluniara egingo du lantaldeak, Sitgeseko Nazioarteko Zinema Jaialdian lehiatzeko.
Bestalde, “Jojo Rabbit” satirak irabazi du Publiko Orokorraren Saria Kanadako jaialdian. Taika Waititi zeelandaberritarrak zuzendu duen filmak alegiazko lagun gisa Adolf Hitler duen ume aleman baten istorioa kontatzen du.