Itxi

Zinema

Cannesen

Sean Penn: ''Izorra zaitez' esaten jakitea garrantzitsua da'

Erredakzioa

'This must be the place' filma aurkeztu du Canneseko zinemaldian. Paolo Sorrentinok zuzendu du lana, eta berrogeita hamar urtetik gorako rock abeslari baten papera egiten du Pennek bertan.

Ostiral honetan, This must be the place filma aurkeztu du Sean Penn aktoreak Canneseko zinemaldiko 64. edizio honetan. Paolo Sorrentinok zuzendu du lana, eta Cheyenne izeneko berrogeita hamar urtetik gorako rock abeslari baten papera egiten du Pennek bertan.

Rock izarra zen bitartean erretako guztiak eragin dizkion ondorioak gainean hartuta, munduan zehar dabilen rock izar ohia da Penn. Musika albo batera utzi du, eta luxu hutsalean murgilduta bizi da. AEBetara bueltatuko da, eta, azken 30 urteetan bere aitarekin hitz egin gabe egon ondoren, horren heriotzari egin beharko dio aurre.

''''Uste dut rock-and-rollak leku garrantzitsua duela, erdi mailako gizartearen gaixotasun bihurtu den egoerari aurre egiten diolako'''', esan du Sean Pennek lanaren aurkezpenean. ''''Ez dut filosofikoegia eman nahi, baina nire ustez gizateriak ez du behar besteko heldutasuna lortu. Beraz, ez dut uste Ameriketako Estatu Batuak bakarrik daudenik beren heldutasun ezan. Hori bai: AEBen kasuan berezia dena da kultura menperatzailearen iturri zuzena direla'''', esan du hainbat komunikabiderekin egin duen elkarrizketan.

''''Kultura horrek pentsamendu originala ezabatzen du, eta berdintasunaren alde egiten du. Kasu horietan oso garrantzitsua da norberaren iritzia defendatzea, oso zabaldua egon ez arren'''', gaineratu du. ''Izorra zaitez'' esaten jakitea garrantzitsua da, eta Paolo Sorrentinok ozen eta argi hitz egiten du horretaz pelikula honetan'''', esan du.

Haitin egon berri da Penn, herrialdea berreraikitzeko lanean diharduen bere GKErekin. ''''Askok galdetzen didate ea zelan batzen ditudan bi arlo hauek. Baina, nire ustez, bizitza bakarra da, eta norbera pertsona berdina da, ingurune ezberdinetan'''', esan du.

Zinema eta gizarte konpromisoa uztartuko dituen lana ari da prestatzen aktorea. ''''Christian Balekin hitz egin du, Afganistanen garatuko den pelikula bat egiteko. Ez dakit bertan filmatuko dugun (ez dakit aseguru etxeek ekipoa bertara eramatea bere gain hartuko duten)... Baina jakin badakigu The Last Photograph izena izango duela, eta Niels Arden Oplev izango dela zuzendaria'''', gaineratu du.