Zinema
Asturiasko Printzearen Saria
Riccardo Muti, orkestra zuzendari paregabe baten biografia
Erredakzioa
Milango La Scalako Orkestra Filarmonikoko zuzendaria izan zen eta gaur egun Chicagoko Orkestra Filarmonikoko zuzendaria da.
Azkeneko urteetako orkestra zuzendari ospetsuenetakoa da Riccardo Muti. 1941ean jaio zen, Napolesen, eta ia 20 urtez Milaneko La Scalako orkestra filarmonikoko zuzendaria izan zelako da ezagun.
Guido Cantelli saria, orkestra zuzendari berrientzako goraipamena, jaso zuen lehen italiarra izan zen, 1967an. Bere ibilbidean, beste inork baino hobeto interpretatu ditu Mozarten eta beste batzuen lanak. Horren erakusgarri 2006an Salzburgoko Jaialdian eskainitako ''Txirula magikoa'' doinua dugu, askoren ustez inoiz egin den bertsiorik onena.
Munduko orkestra eta jaialdi garrantzitsuenekin lan egin du Cantellik: Londresko Phillarmonic Orkestra, Filadelfiako Orkestra, Milaneko La Scalako filarmonikoa... Gaur egun Chicagoko Sinfonikoa ari da zuzentzen.Berlingo eta Vienako filarmonikoek eta Filadelfia, Munich eta Vienako operek ere bere lanaz gozatzeko aukera izan dute, besteak beste.
1990ean, Italiako Errepublikaren Merituaren Ordena eman zioten, 2010ean Frantziako Ohorezko Legioaren garaikurra jaso zuen, eta 2011n Artearen Asturiasko Printzearen Saria hartzeko izendatu dute. Royal Academy of Musicen ohorezko kidea da.