Itxi

Zinema

Zinemaldia

Almodovar Urrezko Palmondoa eskuratzeko lehian izango da Cannesen

Erredakzioa

Canneseko zinemaldiaren 64. edizioan parte hartuko du zinemagileak, maiatzaren 11tik 22ra, bere film berriarekin, 'La piel que habito'.

Pedro Almodovar zinemagilea Canneseko zinemaldian lehiatuko da Urrezko Palmondoa eskuratzeko. Maiatzaren 11tik 22ra izango da ''La piel que habito'' bere lan berriarekin, antolatzaileek aurreratu dutenez. Gaztelako zuzendariak bere aldetik, Cannesera joatea "dieta egiteko aitzakia ezinhobea" dela esan du.

Aurten lehiatuko diren 19etako bat da zuzendari espainiarrarena eta Thierry Frémaux zinemaldiko zuzendariak esan duenez, Almodovarren pelikula "azken momentuan" sartu da aukeratutakoen artean.

Espainiako zinemagilea zuzendari beterano zein gazteekin izango da eta kasuren batzuetan ere, lehen zinta aurkeztuko dute. Lars von Trier, Nanni Moretti edo Aki Kaurismäki bezalako zuzendari beteranoekin izango da, guztiek beraien azken lanak aurkeztuko dutelarik.

Von Trier daniarrak "Melancholia" aurkeztuko du, Morettik "Habemus papam" eta Kaurismäkik "La Havre":&' || 'nbsp;horiek dira Almodovarren lehiakide nagusiak.

Gainera, antolatzaileek jakinarazi dutenez, Almodovarren emakumezko aktore fetixeetako bat, Penelope Cruz, La Croisetten izango da, "Pirates of the caribbean: on stranger tides" filma lehiaketatik kanpo proiektatuko baitute.