Zinema
Apirilak 5-12
Annemarie Jacir sarituko dute Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldian
Agentziak | Erredakzioa
Jaialdiak 32 herrialdetatik iritsitako 34 film luze eta beste hainbeste film labur eskainiko ditu, baita bost erakusketa eta beste jarduera batzuk ere.
-
Françóise Ozonen film berriak Eliza barruko pederastia du hizpide, eta berorrek itxiko du jaialdia
Annemarie Jacir palestinar zinemagilea, hogei film baino gehiago zuzendu dituen emakumea, sarituko dute Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldiaren 17. edizioan, apirilaren 5etik 12ra Gipuzkoako hiriburuan ospatuko dena.
Edizio honetan, 32 herrialdetatik bidali dituzten 34 film labur eta beste horrenbeste film luze eskainiko dituzte, baita bost erakusketa eta beste jarduera paralelo batzuk ere.
“Soinujolearen semea” Fernando Bernuesen filmak irekiko du 17. edizioa apirilaren 5ean Victoria Eugenia antzokian, eta “Gracias a Dios” Françoise Ozon frantses zinemagile ezagunaren lanak itxiko du, Jacirri saria emateko baliatuko duten galan. Eliza barruko pederastia du hizpide Ozonen lan berriak.