Zinema
Ikus-entzunezkoen jardunaldiak
12 proiektu aurkeztu dituzte Animabasque-Business bilgunean
Erredakzioa
Euskalduna Jauregian egin dute ekitaldia, eta aurten, lehenengoz, tartea eskainiko diete bideo-jokoei.
Animabasauri jaialdiak ekitaldi berezia ospatuko du ostegun honetan: Animabasque-Business bilgunearen laugarren edizioa. 12 proiektu aurkeztu dituzte Eiken eta Barton Films-ek antolatu duten ekimen honetan. Lehen aldiz&' || 'nbsp; bideo-jokoek tokia izango dute topaketotan.
Hauek dira aurkeztutako proiektuak: Iceberg (Bainet eta Kukuxumuxu); Kutxu!, (Balieri Studio); Capitán Vegeto (Somuga); El hada menta (Inercia); The
Magic Tower (Master Studio); Smolitoon (Baleuko eta Cartoon4Kids); Iland (Wonky eta Scrawl Studios); Los diversónicos (Fran Bravo); The Story Isn''t Over Yet (BNC); Flying Squirrels (Mago Production); Cuentos desde el horizonte (Osibis); eta Evolución (Bitart).
Goiz osoan zehar egin dituzte aurkezpenak, eta Delirium Studiosek erakutsi dituen bideo-jokoen inguruko berrikuntzek burutu dituzte topaketak. Lehen aldiz egingo diote tokia bilgune honetan sektore horri.
Arratsaldean egin dituzten erakustaldietan, besteak beste Kreandu proiektua ezagutarazi dute. Sormena eta ekoizpena lantzeko modu berriak bilatzen ditu ekimen horrek.
Animabasque-Business bilguneak laugarrena du aurtengo edizioa eta Animabasauri apirilaren 1etik 7ra egingo duten jaialdiaren atarikoa da. Merkatu
honen aurreko edizioetan, Birdboy lana aurkeztu zuten, esaterako.