Zinema
Apirilak 5-12
'Soinujolearen semea' filmak irekiko du Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldia
eitb.eus
Zinema jaialdiaren 17. edizioa apirilaren 5etik 12ra izango da, eta migrazioa, gelarien aldarrikapenak eta Saharako gazteen egoera jorratuko dituzte, besteak beste.
-
'Welcome to Sodom' dokumentalak Afrikako zabortegi teknologikoak ditu hizpide
Soinujolearen semea (2018) Fernando Bernuesek Bernardo Atxagaren eleberrian oinarrituta zuzendutako filmak inauguratuko du apirilaren 5ean Victoria Eugenia Antzokian Donostiako Giza Eskubideen 17. Zinemaldia.
Urtero bezala, zinemaldiak hainbat gairi helduko die, beste askoren artean: migratzaileak hartzeko herritarren sareak (Paseko txoriak), gelarien aldarrikapenak (Hotel Explotación: Las Kellys) eta gazteen egoera Saharan (Hamada). Gainera, Matazak bortizkeria sexistaren aurkako proiektura hurbilduko da Hilos de sororidad dokumentalaren estreinaldiarekin, eta bidaia bat egingo du denboran Balkanetako Gerrara (The Load), Khmer Gorrien Kanbodiako sarraskietara (Funan) eta Nelson Mandelaren eta horren kideen aurkako epaiketara (The State Against Mandela and the Others).
19:00etako proiekzioen ondoren izango diren solasaldietan aktualitateko zenbait gaitan sakonduko da, pelikuletako ordezkarien parte hartzearekin (zuzendariak, protagonistak…) eta giza eskubideen arloan lanean diharduten pertsonekin, aktibistekin eta erakundeekin, beren esperientziak publikoarekin partekatzeko.
Urtero bezala, erakusketa batzuk antolatuko dira Zinemaldiaren esparruan: Kongoko emakumeak, Isabel Muñozena (Okendo KE), Rohinyá exodoa (Mugarik Gabeko Medikuak) (Aiete KE), Artea eta giza eskubideak, haur eta gazteen XV. ekitaldia (Victoria Eugenia Antzokia) eta The Last Man on Earth (FNAC).