Itxi

Zinema

Filmazioa

Bere hurrengo pelikula Donostian filmatzea aztertzen ari da Woody Allen

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Mediapro ekoiztetxeak bilera egingo du ostiralean Film Commission San Sebastian-Gipuzkoa erakundearekin, film berria Donostian filmatzea aztertzeko.

  • Woody Allen. Argazkia: EiTB

    Woody Allen. Argazkia: EiTB

Baliteke Woody Allen estatubatuar zinemagilearen hurrengo pelikula Donostian filmatzea. Horren ildotik, Mediapro ekoiztetxearen bi ordezkari Gipuzkoako hiriburura joan dira, lokalizazio bila.

Ernesto Gasco Donostiako alkateordeak baieztatu duenez, Mediaproko ordezkariak Film Commission San Sebastian-Gipuzkoa erakundearekin bilduko da ostiralean, film berria "Donostian eta Gipuzkoan filmatzeko aukerak" aztertzeko.

Oraingoz ez da ezaguna film berriaren izenburua, ezta nortzuek hartuko duten parte ere.

Allenek ezin izan du bere azken filma, A Rainy Day in New York, estreinatu, Dyla Farrow alabak sexu abusuak salatu eta gero.