Itxi

Zinema

Otsailaren 18an

Sridhar Rangayan zinemagile eta ekintzailearentzat Zinegoaken Ohorezko Saria

eitb.eus

Indiar zuzendari eta ekoizleari ez ezik, Apoyo Positivo gobernuz kanpoko erakundeari ere emango dio Sari Berezia Zinegoak jaialdiak.

  • Sridhar Rangayan

    Zinegoaken inaugurazio ekitaldian emango diote saria, otsailaren 18an

Zinegoakek Sridhar Rangayan (Mandya, Karnataka, India, 1962) zuzendari, ekoizle eta ekintzaileari emango dio aurten Ohorezko Saria. Indiar zinemagilea Kashsish Mumbaiko Queer Zinema jaialdiko zuzendaria da, eta Bilbora etorriko da saria jasotzera. Zinegoaken inaugurazio ekitaldian emango diote, otsailaren 18an, Arriaga Antzokian.

Sari Berezia, Apoyo Positivo elkartearentzat

Gainera, bi urterik behin, jaialdiak sari berezi bat eskaintzen die ezaugarri sozial eta militantea duten eta ikus-entzunezkoak lantzen dituzten norbanako, elkarte eta erakundeei. Aurten, Apoyo Positivo (A+) elkartearentzat izango da, aurten 25 urte bete dituela eta.

Gobernuz kanpoko erakunde honek aniztasuna bultzatzen du, hiru esparru nagusitan: osasuna, hezkuntza eta eskubideak. Apoyo Positivok ikus-entzunezko lengoaia gaurkotzea lortu eta belaunaldi berriekin bat egin du.