Zinema
Donostia
Hasi da Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 23 filmekin
Agentziak | Erredakzioa
Sail Ofizialak Mary Shelley eta Frankenstein omenduko ditu, eta 'He's out there' filmak itxiko du zinema-jaialdia.
-
'He's out there' filmak itxiko du Beldurrezko Zinemaren Astea
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 29. Astea hasi da larunbat honetan, eta 23 film proiektatuko dira, horietatik 21 lehian. Halaber, Mary Shelley idazlea eta Frankestein omenduko ditu, hainbat jarduerarekin. 'He's Out There' Quinn Lasherren estatubatuarraren filmak itxiko du zinema-jaialdia, azaroaren 2an. Film europearrak, zinta komertzialak eta japoniarren proposamenak ere izango dira tartean.
Frankenstein eta Mary Shellyren horren sortzailearen itzala nabaria izango da jaialdian, eta, besteak beste, hamabi filmeko zikloa izango da hari buruz.
Sail Ofizialean, besteak beste, ikusi ahalko dira "The house that Jack Built" Lars Von Trier danimarkarraren film polemikoa; “Ghostland”, Pascal Laugierrena; “Border/Gräns”, Ali Abbasi irandarrarena; “Mandy”, aktore taldean Nicolas Cage duena; “What keeps you alive” Colin Minihanen film biolentoa; eta “The darke”, Justin P. Langerena.
Gainera, film laburrei eskainitako hiru atal egongo dira, baita erralitate birtualeko film laburrei buruzko beste bat ere.