Itxi

Zinema

Iragarpena

Alex de la Iglesiak dimititu egingo du, Sinde Legearen aurka dagoelako

Erredakzioa

Goya sarien banaketa ekitaldia egin eta gero dimitituko duela iragarri du Zinema Arte eta Zientzien Akademiako presidenteak.

Alex de la Iglesiak, Zinema Arte eta Zientzien Akademiako lehendakariak, Goya sarien banaketa ekitaldia egin eta gero dimitituko duela iragarri du El Pais egunkarian egindako adierazpenetan. Atzo, urtarrilak 24, Twitter-en iragarri zuenaren arabera, PSOE, PP eta CiU-k&' || 'nbsp; ''Sinde legearen'' inguruan lortutako akordioak eragindako dimisioa da.

Karguan egon den bi urte hauek bere bizitzako onenetarikoak izan direla esan du, baita asko ikasi duela ere: "Akademiaren lehendakari izan naizen bi urte hauek nire bizitzako onenetarikoak izan dira. Zine zuzendaria ez den beste alderdi batetatik lan egitean asko ikasi dut. Sarean pelikulak jeisten ditudala onartzen hasi nintzen, batez ere film pornografikoak. Banatzaile, erakusle eta sektoreko profesionalen kritikak jaso nituen. Amak ere deitu zidan. Adierazpen hauek guzti hauekin bildu eta bere ikuspuntua ezagutu nuen".

Sortzaileek sarean duten lekuaz ere mintzatu da artikulu horretan: "Hasiera batean gaia ezagutu gabe eta aurreiritziek gidatuta hasi nintzen lanean". Horrek, bere ikuspuntua azaltzeko haiekin elkartzera eraman zuen, bere ikuspuntua azaltzeko.

De la Iglesiaren hitzetan: "Bat-batean, antzerako iritziak genituela konturatu nintzen. Inor ez zegoen dena doan eskaintzearen alde. Autoreek bere lanarekiko eskubide eta betebeharrak onartzearekin ados zeuden, eta guztiak zeuden irtenbide azkar eta eraginkor bat bilatzearen alde. Nik, nere kabuz, merkatuaren eredua zabaldu eta zuzendu beharra dagoela onartu nuen. Eskaintza legala ez dela nahikoa eta artxiboak elkarbanatzea aldaezina dela uste dut".

Bilera hauetan, baina batez ere Twitter bidez, ezagututako zenbait pertsona aipatu ditu elkarrizetan: David Bravo, Julio Alonso, Josep Rover, Alderdi piratako Francisco George, David Maeztu, Enrique Dans etab.

Amaitzeko, Goya sarien banaketa denek espero duten festa handian bilakatzea espero du: ''Sari banaketa eta gero, lehendakari bezala dimitituko dut. Akademiako kide izaten jarraituko du, eztabaidan, hanka sartzen, baina nire benetako lana eginez: zine zuzendariarena''