Itxi

Zinema

EITBren kolaborazioarekin

'La Chanson de Roland' urtarrilaren 28an iritsiko da zinema aretoetara

Redacción

Orreagako guda aztertzen duen filmak Wagnerren musika erabiltzen du, Euskal Herriko Gazte Orkestrak grabatuta.

Urtarrilaren 28an estreinatuko dute zinema aretoetan La Chanson de Roland dokumentala. Olivier Van der Zee holandarrak zuzendutako lanak Orreagako guda aztertzen du eta EITB, France Televisions, Aragón Televisión eta Canal Historia kateen arteko elkarlana da.

Denboran atzera egin eta Orreagako gudaren benetako istorioa erakustea bilatzen du filmak. 778an, Hispanian, Karlomagnoren gudariek egindakoaren egoera eta baldintzak erakutsi nahi ditu. Horretarako, gertakari historikoaren inguruko datu eta teoriak aztertzeko, Espainia, Ingalaterra, Italia eta Alemaniako adituen laguntza izan dute,.

Musikari dagokionez, Euskal Herriko Gazte Orkestrak Pascal Gaigneren eta Richard Wagnerren musika interpretatu du, Juanjo Oconek zuzenduta.

Ingalaterra, Alemania eta Frantziako agertokietan ez ezik, Karlomagnoren gudariek egindako ibilbide berean ere egin dute filmatze lana. Gainera, VIII. mendean erabiltzen zituzten arropa eta jantziak erabili dituzte.
La Chanson de Roland Bilbo, Donostia, Gasteiz, Zaragoza, Bartzelona eta Madrileko aretoetan proiektatuko dute.