Zinema
31. edizioa
'Handia' eta 'Carmen y Lola' filmak Europako zinema sarietarako izendatu dituzte
Agentziak | Erredakzioa
Arantxa Echevarria zuzendari bilbotarraren lana eta Jon Garaño eta Aitor Arregi zuzendari gipuzkoarren filma urteko lan onenen artean aukeratu ditu Europako Film Akademiak.
-
'Handia' filmaren fotograma bat
Arantxa Echevarria bilbotarrak zuzendutako Carmen y Lola filma eta Jon Garaño eta Aitor Arregi zuzendari gipuzkoarren Handia lana Europako zinema sarietarako izendatu dituzte, astearte goiz honetan jakitera eman dutenez. 31. edizioaren gala Sevillan egingo dute, abenduaren 15ean.
Europa mailan urtero ematen diren zinema sari nagusiak dira, eta euskal zuzendarien bi lan horiek 20 herrialdetako 49 film onenen artean aukeratu ditu Europako Film Akademiak. Besteak beste, Digman (Matteo Garrone) eta The house that Jack built (Lars Von Trier) filmak daude gaur ezagutzera eman duten zerrenda horretan.
Zerrendari dagokionez, Europako Film Akademiako kide gehien dituzten 20 herrialdeek film bana aukeratu dute, eta zuzendaritzak eta gonbidatutako adituek izendatu dituzte gainerakoak.
Beste albiste on batekin esnatu gara: European Film Academy-ren lehia zerrendan sartu dute "Handia". Eleizegi anaiak tour berri bat hasiko dute eta guk pozik jarrsituko diegu . Eskerrik asko animoengatik!
— Aitor Arregi Galdos (@aitorarregi) 21 de agosto de 2018