Zinema
Heriotza
Claude Lanzmann frantziar zinemagilea, 'Shoah'ren egilea, hil da
Agentziak | Erredakzioa
Lanzmannek Holokaustoaren inguruko lekukotasunak bildu zituen ‘Shoah’ bederatzi orduko dokumentalean.
-
92 urte zituela hil da Lanzmann, Parisen. Argazkia: Efe.
Claude Lanzmann frantziar zinemagile, idazle, kazetari eta filosofoa, ‘Shoah’ dokumentalaren egilea, zendu da gaur, Parisen, 92 urte zituela, bertako hedabideek zabaldu dutenez.
‘Shoah’, zinema dokumentalaren mugarria, 1974tik 1985era egindako lanaren emaitza da, eta Holokaustoaren inguruko lekukotasunak mundu osoan zabaldu zituen bederatzi orduko lanak.
Ekialdeko Europako etorkin juduen semea, erresistentziako kidea izan zen naziek Frantzia okupatu zutenean, Gazteria Komunistaren aldetik. Literatura eta Filosofia ikasi eta gero, kazetaritzan lehenengo eta gero zineman murgildu zen.
'Shoah' dokumentalaren trailerra