Itxi

Zinema

Egokitzapena

'Soinujolearen semea' pelikula filmatzen bukatu dute

eitb.eus

Bernardo Atxagaren eleberria zinemara eramateko filmatze lanek zazpi aste iraun dute, eta Gipuzkoan eta Nafarroan egin dituzte batik bat.

  • Fernando Bernues zuzedaria, filmatze lanetan zehar

    Fernando Bernues zuzedaria, filmatze lanetan zehar

"Soinujolearen semea" Fernando Bernuesek zuzentzen duen pelikularen filmaketa lanak amaitu egin dira. Zazpi aste iraun dute, eta Gipuzkoa eta Nafarroan egin dira, batik bat, filmaren arduradunek jakinarazi dutenez.

Bernues telebista, zinema eta antzerkiko lanen zuzendariak Bernardo Atxagaren eleberri ospetsua pantaila handira eramatea erabaki du, antzerkirako moldaketak harrera ona izan eta gero.

Aktore zerrendan ageri dira Aitor Beltran, Iñaki Rikarte, Cristian Merchan, Bingen Elortza, Mikel Losada, Joseba Apaolaza, Mireia Gabilondo, Frida Palsson, Miren Arrieta, Laia Bernues eta Eneko Sagardoy, besteak beste. Patxo Telleriak egokitu du zinemarako gidoia, eta musika Fernando Velázquezena da.

"Soinujolearen semea" filmak Eusko Jaurlaritzaren eta ETBren laguntza dauka, Abra Produkzioak eta Tentazioa Produkzioak ekoiztetxeek ekoitzi dute eta Filmax eta Barton Films izango dira banatzaile lanetan arituko direnak.