Itxi

Zinema

Zinema

Ivana Mladenovicen 'Soldatji' film errumaniarra garaile, Zinegoak jaialdian

Agentziak | Erredakzioa

Nada Menzi Hafaiedhen Au-Delà de L'ombre' pelikula tunisiarra film luze dokumental onena aukeratu dute, eta Marcelo Caetano brasildarra izan da zuzendari onenaren saria 'Corpo eletrico' lanagatik.

  • Zinegoak jaialdiko itxiera ekitaldia. Argazkia: @Zinegoak

    Zinegoak jaialdiko itxiera ekitaldia. Argazkia: @Zinegoak

Ivana Mladenovicen Soldatji pelikula errumaniarrak fikziozko film luze onenaren saria irabazi du Bilboko Zinegoak LGTBI zinema jaialdian, antolakuntzak jakinarazi duenez.

Nada Menzi Hafaiedh zuzendari tunisiarraren Au-Delà de L’ombre lana izan da nagusi film luze dokumentalen atalean. Marcelo Caetano brasildarrak, berriz,  zuzendari onenaren garaikurra irabazi du Corpo eletrico filmagatik.

Aktore protagonista onenari dagokionez, Marcelo Caetanok irabazi du; bigarren mailako aktorearen saria, berriz, Juliana Rojasi eman diote. Biek As boas maneiras proiektuan lan egin dute.

Horrez gain, Clarisa Navasek irabazi du gidoi onenaren saria Hoy partido a las 3 pelikulagatik.

Ikuslegoak Marianne Farley frantziarraren Marguerite filma goraipatu du, eta epaimahai gazteak Violette Delvoyeren Porjection sur canapè.

Zinegoak jaialdiak nabarmendu duenez, hamabi sarietatik hamar emakumeentzat izan dira.