Itxi

Zinema

Zikloa

Zinecittà zinema italiar garaikideko zikloa, aste honetan Bilbon

Agentziak | Erredakzioa

“Indivisibili”, “Piuma” eta “Il Contagio” filmak emango dituzte italierazko jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin.

  • 'Piuma' filma eskainiko dute, besteak beste

    'Piuma' filma eskainiko dute, besteak beste

Zinecittà Euskaditalia spazio di unione culturale/kultura bateragunea elkarteak antolatutako zinema italiar garaikideko zikloaren hirugarren edizioa egingo dute ostegunetik, otsailak 15, larunbatera Bilbon, Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren, BBK Aretoaren eta Erromako Luce Institutuaren laguntzarekin.

Antolatzaileek jakinarazi duenez, egitarauak hiru film izango ditu, "oso estilo desberdinetako hiru drama": "Indivisibili" (Edoardo De Angelis, 2016), "Piuma" (Roan Johnson, 2016) eta "Il Contagio" (Matteo Botrugno eta Daniele Coluccini, 2017). Italierazko jatorrizko bertsioan eskainiko dituzte, gaztelaniazko azpitituluekin, 20:00etatik aurrera, BBK Aretoan. Sarrera librea izango da, eserleku guztiak bete arte.

Zinecittà zikloak Euskadiren eta Italiaren artean hizkuntza, kultura eta sozioekonomia alorretako lotura estutzea du helburu.