Itxi

Zinema

Jaialdia

Salgai Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asterako sarrerak

Erredakzioa

Urriaren 30etik azaroaren 5era izango da eta pelikula "heterodoxoak" izango direla aurreratu dute. Rebordinos buru izango duen azken edizioa izango da.

Antzokiko lehiatilak goizean-goiz ireki dituzte, gaur jarri baitituzte salgai Fantasiazko eta Beldurrezko Zine asterako lehen abonoak. Hori dela eta, jarraitzaile askok, hotzari aurre egin eta gaua kalean eman du, hori bai, ondo ondo tapatuta. Urriaren 30etik azaroaren 5era izango da.

Rebordinos eta Itxasok filmen selekzioaren maila goraipatu zuten, pelikula "heterodoxoak" izango direla aurreratu dute. Donostiako kaleetan zehar hainbat ekitaldi izango omen dira. Hori lortzeko, Astearen antolatzaileek ekitaldi tradizionalak berreskuratuko dituzte. Iazko edizioan, eta murrizketa ekonomikoak direla medio, hasierako kalejira kendu zuten, baina aurten Carros de Foc taldeak egingo du.

21 pelikula izango dira lehiaketan, batzuk umorean oinarritzen dira eta besteak, muturreko egoerak dituzte aztergai, "A serbian film", kasu. Programazioaren beste lan garrantzitsuetako bat Aleister Crowleyren figurari eskainitako "La Bestia 666", poeta, mago, satanista, espia eta abenturazalea.