Itxi

Zinema

Donostian

Euskarazko azpititulu gehiago, Beldurrezko Zinemaren Astean

ETB

Aurtengo edizioan haurrentzako bi emanaldi, sail ofizialeko sei pelikula eta 14 film labur ikusi ahal izango dira euskarazko azpitituluekin.

Hilaren 30ean hasiko da Donostiako Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren XXI. Astea, eta aurtengo edizioan film gehiago emango dituzte euskaraz azpidatzita. Zehazki, haurrentzako bi emanaldi, sail ofizialeko sei pelikula eta 14 film labur ikusi ahal izango dira euskarazko azpitituluekin.

Donostiako Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren Asteko arduradunen esanetan, hartutako erabaki honekin euskararen aldeko beste urrats bat egin dute aurten, euskarazko lanek urte hauetan izan duten arrakastari erantzuna emateko. Izan ere, azken lau urteotan euskarazko filmen ikusle kopurua %80 hazi da Donostiako Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren XXI. Astean.