Itxi

Zinema

Mendia

Bilbao Mendi Film Festival jaialdiak 51 film eskainiko ditu sail ofizialean

Agentziak | Erredakzioa

Mendiko zinemaren jaialdiaren hamargarren edizioa abenduaren 8tik 17ra egingo dute, Bizkaiko hiriburuan.

  • "Aurrera" euskal filma egongo da ikusgai, besteak beste

    "Aurrera" euskal filma egongo da ikusgai, besteak beste

15 herrialdetako 51 filmek parte hartuko dute Bilbao Mendi Film Festival jaialdiko hamargarren edizioaren sail ofizialean. Nazioarte mailako jaialdia abenduaren 8tik 17ra egingo dute, Bizkaiko hiriburuan.

Lanon jatorriari dagokionez, AEBko bederatzi film erakutsiko dituzte, Kanadako 7, Alemaniako, Erresuma Batuko eta Austriako 4, Australiako eta Frantziako 3, Italiako bi eta Argentina, Bulgaria, Txina, Eslovakia, Polonia eta Suitzako bana.

Gainera, lau euskal zuzendariren filmak ere egongo dira ikusgai: “Aurrera” (Mikel Peña Sarrionandia), “Bizi II” (Luis Arrieta), “Mr Ibex” (Iker Elorrieta) eta “Zortzi Yukon” (Mattin Zeberio).

Halaber, beste hiru filmetako protagonistak euskal kirolariak dira protagonistak: “A4 in Free”n Pou anaiak; “Al otro lado de la cuerda”n Arkaitz Yurrita, Ekaitz Maiz, Mikel Zabalza, Unai Mendia eta Eneko Cesar; eta “Jugando a escalar”en Andoni Esparta.