Zinema
Donostia
86 pelikula, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean
Agentziak | Erredakzioa
Inaugurazio ekitaldian "Errementari" filma emango dute, Paul Urkijo zuzendari gasteiztarraren lehen pelikula.
-
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 28. Astearen aurkezpena. Argazkia: EFE
Fantasiazko eta Beldurreko Zinemaren 28. Astea urriaren 28an hasi eta azaroaren 3an amaituko da. Tarte horretan 86 film proiektatuko dituzte. Aurtengo edizioko protagonista nagusiak banpiroak eta emakumeak izango direla iragarri dute antolatzaileek.
Zine-jaialdiaren xehetasunak azaldu dituzte gaur Joxean Muñox Kultura sailburuordeak, Miren Azkarate Kultura zinegotziak, Patxi Presa Foru Aldundiko Kultura Sustapenerako Zerbitzuaren arduranduak eta Josemi Beltran festibalaren zuzendariak.
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen inaugurazio ekitaldian "Errementari" filma emango dute, Paul Urkijo zuzendari gasteiztarraren lehen pelikula. Film luzeen Sekzio Ofiziala ixteko, berriz, Michael eta Peter Spierig anaien "Saw VIII" pelikula emango dute. Lan bi horiek lehiaketatik kanpo egongo dira.
Sitgeseko zinema-jaialdian kritika onak jaso zituzten beste film batzuk ere proiektatuko dituzte, hala nola, "Jupiter’s Moon" fabula fantastikoa, "Jainkoa hil" komedia beltza eta "Dave Made a Maze" irudimentsua.
Kontsultatu Fantasiazko eta Beldurreko Zinemaren Astearen webgunean programazioa eta ordutegiak.
BIDEOA | "Errementari" filmaren aurrerakina: