Itxi

Zinema

Zinemaren Jaia

Zinemarako sarrerak 2,90 euroan EAEn eta Nafarroan, asteazkenera arte

Agentziak | Erredakzioa

Estatu osoan egiten ari da, Zinemaren Jaia dela eta. Prezio horretan jasotzeko, fiestadelcine.com web orrian eskatu behar dira.

  • Hainbat lagun, zinema-areto bateko txarteldegian, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB.

    Hainbat lagun, zinema-areto bateko txarteldegian, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB.

EAE eta Nafarroako ikusleek zinemaz 2,90 euroan gozatzeko aukera izango dute astelehen honetatik asteazkenera arte, alegia, 2017ko urriaren 16tik 18ra arte; izan ere, Zinemaren Jaia ari dira egiten, Estatu osoan, 13. aldiz.

Txartelak lortzeko, aurrekoetan bezala egin behar da: ikusleek, 14 urtetik beherakoak eta 60 urtetik gorakoak izan ezik, www.fiestadelcine.com web orrian eman beharko dute izena, Zinemaren Jaiaren hiru egunetan eskuragarri dauden sarrera merkeak eskuratzeko agiria jaso ahal izateko.

Horrela, Zinemaren Jairako sarrerak hiru modutan eskuratu ahalko dira: txarteldegian, zinema-aretoetako harreretan dauden kutxazainetan, eta Interneten bidezko ohiko salmenta-plataformak erabiliz.

Oraingoan, ikusleek, besteak beste, pelikula hauek ikusteko aukera izango dute: "Blade Runner 2049", "Churchill", "The Hitman's Bodyguard", "It", "La niebla y la doncella", "The dark tower", "Homecoming", "Tadeo Jones 2: El secreto el Rey Midas" eta "Verano 1993". Azken horrek ordezkatuko du Espainia Oscar sarietan.