Itxi

Zinema

Heriotza

Terele Pavez aktorea hil da

agentziak | erredakzioa

Aktore emankorra oso ezagun egin zen jenio handiko pertsonaien paperak egiten.

  • Terele Pavez. Argazkia: Efe

    Terele Pavez. Argazkia: Efe

Terele Pavez (Bilbo, 1939) aktorea hil egin da gaur, Zine eta Ikus-entzunezko Arteen Institutu Nazionalak jakitera eman duenez.

Jenio biziko pertsonaien paperak egiten ezagun egin zen aktorea Bizkaiko hiriburuan jaio zen, baina Madrilen hazi.

Burmuineko isuri baten ondorioz hil da La Paz Ospitalean, Madrilen.

Terele Pavezek ibilbide luzea egin du zinemaren, antzerkiaren eta telebistaren munduetan. Izan ere, txikitan egin zuen debuta, "Novio a la vista" Luis Garcia Berlanga zinemagilearen filmean.

2014an, taldeko aktore onenaren Goya saria irabazi zuen, "Las brujas de Zugarramurdi" Alex de la Iglesiaren pelikulan egindako lanagatik. Zuzendari bilbotarrarentzat, hain justu, haren aktore fetitxeetako bat zen Pavez, bere film gehinetan izan baitu. Azkenekoz, aurten bertan estreinatutako "El bar" lanean.

Artisten sendi bateko kide zen Pavez. Bi ahizpa zituen, eta biak aktoreak, abizen artistiko ezberdina bazuten ere.

Emma Penella ahizpa 2007an zendu zen, eta Elisa Montes (Emma Ozoresen ama) oraindik bizi da.