Zinema
Iaz zendu zen
Euskadiko Filmategiak liburu bat argitaratu du Larruquert omentzeko
Agentziak | Erredakzioa
Filmategiak “Desde la frontera: el cine de Fernando Larruquert” liburua argitaratu eta haren lanen proiekzioa antolatu du.
Euskadiko Filmategiak Fernando Larruquert urriaren 20an zendu zen irundar zinemagile eta argazkilariaren ibilbidea aitortu du, liburu bat kaleratuz eta bihar, apirilak 14, Tabakaleran "Alquézar, retablo de pasión" eta "Euskal Herrri-Musika" proiektatuz.
Joxean Fernandez Filmategiaren zuzendariak aurkeztu du gaur, prentsaurreko batean, "Desde la frontera: el cine de Fernando Larruquert" liburua, bi egileek, Carlos Roldan irakasleak eta Juan Miguel Gutierrez zinemagileak, lagunduta.
Liburuak irundar artistarekiko elkarrizketa luze bat eskaintzen du, baita haren testu eta argazki batzuk eta Lamiako, Irunen izan zuen estudioko, irudiak ere.
Fernandezen hitzetan, idatziak “oso ondo biltzen du Larruquerten ahotsa”, eta euskal zinemari, musikari eta argazkigintzari egin zion ekarpena jasotzen du.
Bihar, apirilak 14, omenaldia egingo diote Nestor Basterretxearekin batera “Ama Lur” sortu zuen artistari, hark zuzendutako bi lan proiektatuz: "Alquézar, retablo de pasión" (Nestor Basterretxearekin batera, 1966an) eta "Euskal Herri-Musika" (1978).