Itxi

Zinema

Maiatzak 5-12

Bi euskal film luze, Fant jaialdiaren Sail Ofizialean

eitb.eus

Fantasiazko filmen Bilboko jaialdian, “La noche del virgen” (Roberto San Sebastian) eta “El ataud de cristal” filmak lehiatuko dira, besteak beste.

  • "El ataud de cristal" filma Sail Ofizialean lehiatuk da

    "El ataud de cristal" filma Sail Ofizialean lehiatuk da

Fant Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 23. edizioa maiatzaren 5etik 12ra egingo dute, eta Sail Ofizialak nazioarteko 16 film luze erakutsiko ditu, “La noche del virgen” (Roberto San Sebastian) eta “El ataúd de cristal” (Haritz Zubillaga) euskal filmak, besteak beste.

Eduardo Casanova antzezle eta zuzendari madrildarrak irekiko du jaialdia maiatzaren 5ean, Pieles” (2016) bere lehenengo film luzearekin.

Sail Ofizialean, hamasei film lehiatuko dira gidoi eta zuzendari onenen saria lortzeko, “El ataúd de cristal” (2016) Haritz Zubillaga zinegile bilbotarraren lehenengo lan luzea, besteak beste. Limusina batean bahituta dagoen emakume baten istorioa kontatzen du, eta Sitgeseko zinemalditik eta Donostiako Beldurrezko Zinemaren Astetik igaro da jada.

“La noche del virgen” (2016) Roberto San Sebastianen filmari dagokionez, ia bi orduko iraupena duen lanak odol eta izerdi zurrunbiloa proposatzen die ikus-entzuleei, eta hamabi sari inguru lortu ditu orain arte.

Ohorezko sariak

Jaialdiak, gainera, ohorezko bi Fant sari emango dizkie Goya saria irabazi duten bi bilbotarri, Pablo Bergerrekin egin zuten bezala; hortaz, Terele Pavez antzezlearen ibilbidea goratuko dute inaugurazio ekitaldian.

Zinemaldiaren amaiera ekitaldian, Pedro Rivero zinemagile bilbotarrak ere ohorezko saria jasoko du. Bi Goya sari lortu ditu orain arte, “Birdboy” animaziozko film laburrarekin, eta, aurten bertan, animaziozko lan onenarena “Psikonautak, ume ahaztuak” lanari esker.

Gainera, FANTastikoaren Izarra sari berria emango dute lehenengoz, genero fantastikoan egindako ibilbide osoa saritzeko. Barbara Crampton (New York, 1958) antzezleari emango diote aurten.