FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 23. edizioa maiatzaren 5etik 12ra bitartean egingo dute, Bilboko Udalak antolatuta, eta aurtengo irudiaren protagonista kraken erraldoi bat izango da, ozeanoetako hondo sakonetan bizi den munstro mitologikoa. Oraingoan, "krakenak Bilboko Itsasadarreko ur garbietan aurkituko du etxe berria, eta bertatik irtengo da Pedro Arrupe igarobidearen ondoan, Abandoibarrako Pasealekuaren eta Unibertsitateen Etorbidearen artean", antolatzaileek azaldu dutenez. Lanak aurkezteko epea Lehiaketaren atalari dagokionez, Sail Ofizialeko kategorietakoren batean parte hartu nahi duten filmak aurkezteko epea martxoaren 15era arte irekita egongo da. Gainera, apirilaren 7ra arte luzatu da trailer faltsuen lehiaketaren hirugarren ediziora lanak aurkezteko epea.