Itxi

Zinema

Los Angelesen

'La La Land' faborito nagusia Oscar sarietan, 14 izendapenekin

Agentziak | Erredakzioa

'Titanic' (1997) eta 'Eva al desnudo' (1950) filmeen errekorra berdindu du, izendapen-kopuruari dagokionez.

1:22

Damien Chazellek zuzendutako "La La Land" pelikula musikala da faboritoa gaur Los Angelesko Dolby Theatre antzokian banatuko diren Oscar sarien 89. edizioan, hamalau izendapenekin.

Beraz, "La La Land" filmak "Titanic" (James Cameron, 1997) eta "Eva al desnudo" (Joseph L. Mankiewicz, 1950) pelikulen errekorra berdindu du.

Besteak beste, honako atal hauetan lor dezake garaikurra: pelikula onena, gizonezko aktore onena (Ryan Gostling), emakumezko aktore onena (Emma Stone), zuzendari onena, berezko gidoi onena. Bitxikeria gisa, izendapen bikoitza du berezko abesti onenaren atalean.

Urrezko Globoen sari-banaketan, Chazellen proiektua izan zen nagusi, izendatuta zegoen zazpi ataletan garaikurra lortu baitzuen.

Izendapen-kopuruari dagokionez, "La La Land"en atzetik, "La llegada" (Denis Villeneuve) eta "Moonlight" daude, zortzi izendapen baitituzte, eta, ondoren, "Manchester by the sea", "Lion" eta "Hacksaw ridge", seina izendapenekin.

Film luzeen atalean, "La Llegada" (Denis Villeneuve), "Hacksaw ridge" (Mel Gibson), "Figuras ocultas" (Theodore Melfi), "Lion" (Garth Davis), "Moonlight" (Barry Jenkins), "Fences" (Denzel Washington), "Hell or high water" (David Mackenzie), "La La Land" (Damien Chazelle) dira hautagaiak.