Itxi

Zinema

Bafta sariak

'La La Land', sarien doinuan dantzan Oscarretarako bidean

Efe | Erredakzioa

Zinematografia eta Telebista Arteen Britainiar Akademiak bere sariak eman ditu bart, “La La Land” eta Ken Loach beteranoa protagonista izan dituen gala batean.

1:24

“La La Land” film musikala izan da bart Zinematografia eta Telebista Arteen Britainiar Akademiaren sarien hirurogeita hamargarren ekitaldiaren garaile nagusia, film, zuzendari, emakumezko aktore nagusi, musika eta argazkigintza onenen sariak irabazita.

Miaren (Emma Stone) eta Sebastianen (Ryan Gosling) arteko maitasun istorioa, Los Angelesen eta jazz musikan girotutako nekaezintasunaren aldeko kantua, urrezko 11 maskara irabazteko hautagai zen, Royal Albert Hallen, eta bost irabazi zituen azkenean.

“Ohore handia da hemen egotea”, esan zuen Damien Chazelle “La La Land” filmeko gidoilari eta zuzendariak hunkituta, Mark Rylance aktorearen eskutik bere saria jasotakoan.

Emma Stonek aurreikuspenak baieztatu zituen, eta emakumezko aktore onenaren Bafta saria bereganatu zuen, Amy Adams (“Arrival”), Emily Blunt (“The girl on the train”), Natalie Portman (“Jackie”) eta Meryl Streep (“Florence Foster Jenkins”) izendatuei gailenduta.

“Ez dakit konturatu zareten, baina nire herrialdean eta Erresuma Batuan une arraro batean gaude, zatiketarako joera dago. Horren aurrean, batuta egon behar dugu, sormena ospatu eta, horrela, mugak zeharkatu eta jendearengana iritsi”, adierazi du aktoreak.

Gizonezko aktore nagusi onenaren saria, bestalde, Casey Affleckek irabazi du, “Manchester by the sea” filmean eginiko lanagatik.

Azkenik, bi sari erman zituen drama horrek, “Lion”ek, Sarro Brierleyren liburu batean oinarritutako istorioak, adina. Dev Patel azken film horretan parte hartzen duen aktoreak irabazi du bigarren mailako gizonezko aktore onenaren garaikurra.

Emakumezkoei dagokienez, bigarren mailako emakumezko aktore onenaren saria Viola Davis estatubatuarrarentzat izan da, Urrezko Globoetan bezala, “Fences” filmean egiten duen pertsonaiagatik, zeinak Oscarretarako izendapena ekarri baitio.

Ken Loach

Royal Albert Hall aretoan txalo gehien jaso dituen hitzaldia Ken Loach zuzendari beteranoarena izan da. Britainiar film onenaren (“I, Daniel Blake”) Bafta saria irabazi du zinemagile kritikoak.

Saria jasotzeko orduan, Theresa Mayren Gobernu kontserbadorearen aurka egin du, “krudela, ankerra, basatia eta lotsagarria” dela esanda, eta “egungo mundua gero eta ilunago” bilakatzen ari dela adierazi du.

“Herrialde honetako jenderik babesgabe eta txiroena mespretxua eta indarkeria neurrigabea pairatzen ari da, eta hori lotsagarria da. Eta zinemagileek badakigu zein aldetan egon aberatsen eta txiroen arteko gerran, alde batean enpresak eta politikariak eta bestean gainerakook gaudela”, erantsi du Loachek.

Galaren amaiera aldera, Gilen printzeak ohorezko Bafta saria eman dio Mel Brooks estatubatuar aktore, zuzendari, komediante eta konposatzaileari.