Itxi

Zinema

2017ko Goya sariak

Karra Elejalde, bigarren gizonezko aktore onenaren Goyarako lehian

eitb.eus

Gasteiztar aktorea “Cien metros” filmean egindako lanagatik izendatu dute, eta, gainera, hiru euskal musikari eta“Teresa eta galtzagorri”, “Psiconautas” eta “Decorado” filmak ere badaude izendatuta.

1:33

Karra Elejalde gasteiztarra (“100 metros”) eta Terele Pavez Bibon jaiotako aktorea (“La puerta abierta”) Goya espainiar zinemaren sarien 31. ediziorako izendatu dituzte, bigarren aktoreen atalean. Datorren urteko otsailaren 4an banatuko dituzte sariok, Madrilen.

Gainera, ETBren parte-hartzea duten animaziozko bi film, “Psiconautas” eta “Teresa eta galtzagorri”, animaziozko film luze onena izateko lehiatuko dira.

Jatorrizko musikaren atalean, euskal hautagaiak nagusi izango dira, hiru euskal musikari izendatu baitituzte sari horretarako: Fernando Velázquez ("Un monstruo viene a verme"), Alberto Iglesias ("Julieta") eta Pascal Gaigne ("El olivo").

Halaber, “Decorado” Alberto Vazquezen zuzendaritzapean Uniko bilbotar ekoiztetxeak eginiko animaziozko film laburra ere Madrilen egingo duten galan egongo da, berari dagokion ataleko golardoa sortzeko itxaropenez.

Azkenik, Jorge Guerricaechevarria gidoigilea ere izendatu dute Goyetarako, “Cien años de perdón” Daniel Calparsoro donostiarraren lanean egindako lanagatik.

"Gernika" Koldo Serraren filmak, bestalde, izendapen bakarra jaso du, efektu berezien atalean.

"Un monstruo viene a verme", faborito nagusia

Natalia de Molina eta Javier Camara aktoreek irakurri dute finalisten zerrenda, gaur goizean Espainiako Zinema Akademiaren egoitzan eginiko ekitaldi batean.

“Un monstruo viene a verme” Juan Antonio Bayonaren filmak bereganatu ditu izendapen gehien, hamabi, eta bat gutxiago jaso dituzte “El hombre de las mil caras”ek (Alberto Rodriguez) eta “Tarde para la ira”k (Raul Arevalo).

(Raul Arevalo).