Itxi

Zinema

Donostia

Umeen ezkontzen aurkako film bat irabazle, Giza Eskubideen Zinemaldian

eitb.eus

“I am Nojoom, age 10 and divorced” Khadija al-Salami yemendarraren, herrialde horretako lehen emakume zuzendariaren, lanak irabazi du ikusleek film luze onenari ematen dioten saria.

1:43
Yemen

"I am Nojoom, age 10 and divorced" (Khadija al-Salami; Yemen-Frantzia-Arabiar Emirerri Batuak, 2015) filmak ikusleen saria irabazi du gaur amaituko den Donostiako Giza Eskubideen XIV. Zinemaldian. Filma, Splendor Films ekoiztetxeak banaturik, irailaren 9an estreinatuko dute Espainiako Estatuan.

"Among the believers" (AEB-Pakistan, 2015) Hemal Trivediren eta Mohammed Ali Naqviren pelikulak Amnistia Internazionala erakundeak banatzen duen film onenaren saria irabazi du, eta "Para Sonia" (Espainia, 2015) Sergio Milan zuzendariaren lanak film labur onenarentzako gazte epaimahaiaren film labur onenaren saria eramango du. 3.000 euroko ordainsaria jasoko du, gainera, Milanek.

Sariak gaur gauean banatuko dituzte, Victoria Eugenia antzokian, eta ondoren Zinemaldiari amaiera emango diote, "Fatima" (2015) filma proiektatuz.