Zinema
Larunbatetik aurrera
Malagako zinemaldia: ETBren partaidetza lehiaketako hiru filmetan
Erredakzioa
Unax Ugalderen 'Bon Appetit', 'El Idioma Imposible' (Karra Elejalde tartean) eta Concha Velasco eta Xabier Elorriaga aktore ezagunen 'Rabia' filmak ibiliko diren beste hamar lanekin lehian.
Larunbatean, hilak 17, hasiko da Malagako Zine Jaialdiaren XIII. edizioa. Zortzi egunetan zehar hamahiru luzemetrai izango dira sail ofizialean lehian, eta ETB&' || 'nbsp;ren partaidetza izango da horietako hirutan. Bon Appetit , El Idioma Imposible eta Rabia filmeak dira.
David Pinillosek zuzenduta, Unax Ugalde dugu Bon Appetit filmeko protagonista.&' || 'nbsp;
Daniel asmo handiko sukaldari gaztea da, eta bere ametsa lortu berri du: Zuricheko Thomas Wackerle jatetxe ezagunean sartzea. Maila profesionalean arrakasta izango du bertan, baina maila pertsonalean ezustekoa izango du: Hanna izeneko lankidea ezagutuko du, eta Danielen egitasmo guztiak arriskuan jarriko dituen adiskidetasun harremana baino zerbait gehiago sortuko da bion artean.
Karra Elejalde aktore ezaguna dugu El Idioma Imposible lanean, Rodrigo Rodero zinemagileak zuzenduta.
Bartzelonako auzo txinatarrean bizi da Fernando, eta anfetaminen trafikoan aritzen da.Egunsenti batean Fernandok Elsa ezagutuko du, nerabe gozo eta bizizale bat. Elkarrekin bizirauten saiatuko dira.
Rabia filmean Sebastian Corderoren zuzendaritzapean aritu dira Concha Velasco eta Xabier Elorriaga aktorea ezagunak.
Jose María igeltseroa da, eta Rosa, berriz, neskamea. Hegoamerikako etorkinak dira, eta orain aste gutxi hasi dira Espainian lanean. Nagusiarekin eztabaida bat izango du Jose Mariak, eta, horren ondorioz nagusia istripuz hilko da. Jose Mariak ez daki zer egin, baina ez dio inori ezer kontatuko...