Itxi

Zinema

“Abracadabra”

Maribel Verdú eta Antonio de la Torre, Pablo Bergerren hurrengo lanean

Agentziak | Erredakzioa

“Abracadabra” bilbotar zuzendariaren hurrengo pelikularen filmatze lanak Nafarroan eta Madrilen egingo dituzte.

Pablo Berger “Blancanieves” filmaren zuzendariak Maribel Verdú aktorearekin lan egingo du berriz, “Abracadabra” bere hurrengo filmean. Sony banatzaileak argitu duenez maiatzean filmatzen hasiko den pelikulan, Antonio de la Torre aktoreak ere hartuko du parte.

Horiez gain, José Mota, Quim Gutiérrez eta José María Pou ere egongo dira Espainiaren eta Frantziaren arteko koprodukzioaren antzezle taldean. Bederatzi astean zehar filmatuko dute, Nafarroan eta Madrilen.

Suspense eta fantasia ukituak dituen komedia beltza gisa deskribatu dute Bergerren azken lana. Carmenek, Carabanchel Madrilgo auzoko etxekoandre batek, Carlos senarra espiritu batek hartuta dagoela jakingo du, eta ikerketa komiko eta beldurgarria hasiko du, berreskuratzen saiatzeko.

Paco Delgado bi Goyaren irabazle eta, “The Danish Girl”en egindako lanagatik, aurtengo Oscarretarako hautagaia arduratuko da “Abracadabra”ko jantziez.

Pablo Berger 2013ko Goyen protagonista nagusia izan zen; izan ere, zuri-beltzeko filmak hamar sari bereganatu zituen.