Itxi

Zinema

Bere jaiotzaren mendeurrenean

Akira Kurosawari omenaldia egingo dio Artiumek

Erredakzioa

Ernesto Telleria zinemagile arabarrak aukeratu ditu gaur proiektatuko diren filmak. Gainera, Espainian lehen aldiz, Bilboko Alondegiak zinemagile ezagunaren 120 irudi bilduko ditu.

Gasteizko Artium museoak Akira Kurosawa zinemagileari omenaldia egingo dio gaur, bere jaiotzaren mendeurrenean. Asteartean izango da zita, eta bere ibilbideko lau film garrantzitsuenak izango dira ikusgai, goizeko 11:00etatik aurrera eta sarrera doan izango da. Egin zuen lehen filma eta azkena ikusi ahal izango dira.

Ernesto Telleria zinemagile arabarra prestatzen ari den ziklo luzeago baten aurrekaria da ziklo hori.

Lehendabiziko pelikula Sugata Sanshiro (La leyenda del gran judo, 1943) izango da:&' || 'nbsp;Akira Kurosawaren lehen lantzat jotzen da, eta dagoeneko nabaria da zuzendari japoniarraren muntaketarako maisutasuna. Ziklo txiki hau osatzen duen bigarren film luzea bi Oskar saritarako izendapena jaso zuen Zazpi samuraiak (1954) da.

Artiumek zuzendari japoniarrari egiten dion omenaldi honetako hirugarren pelikularekin -Dersu Uzala (El cazador, 1975)-, Akira Kurosawak atzerritar pelikula onenaren Oskarra jaso zuen.

Ziklo labur hau Kurosawaren azken pelikularekin amaituko da: Madadayo.

Filmetako 120 irudi, Bilboko Alondegian

Azaroaren 20tik aurrera, eta Espainian lehen aldiz, Bilboko Alondegiak Akira Kurosawa zinemagilearen filmetako storyboardak bilduko ditu erakusketa batean. Guztira 120 irudi izango dira, zuzendariak sei filmetarako sortutakoak. Kagemush, La sombra del guerrero, Ran, Los sueños de Akira Kurosawa, Rapsodia en agosto, Espera un poco eta El Mar lanetako irudiak izango dira ikusgai, dagokion pelikularen eszenarekin batera.

Bilduma Bilboko Zinebi jaialdiaren egitarauaren baitan kokatuko da.