Zinema
62. edizioa
Sei film luze aurkeztuko ditu Donostia Zinemaldiko Zinemira sailak
Erredakzioa
Rebordinosek esan duenez, aurten Euskal Herriko produkzioarekin daude “bereziki”, “gutxitan ikusi ditugu aurtengo mailako film euskaldunak”.
Donostiako Zinemaldiko 62. edizioak aurten sei film luze aurkeztuko ditu Zinemira sailaren barruan, Euskal Herrian produzitutako zinemagintzara zuzenduta. “Euskal zinemarentzat urte onenetako bat da”, Donostiako lehiaketako Sekzio Ofizialean bi film izanda. Bi estreinaldik eta aurten ekoitzitako lau lanek osatuko dute film sorta.
Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza-Politika eta Kultura sailburuak, Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendariak, Joxe Portella IBAIAko presidenteak, Eduardo Carneo EPE/APVko bokalak, Andoni Aranburu EiTBko estrategia eta komunikazio zuzendariak eta Ana Eceiza Irizarreko komunikazio arduradunak agerraldia egin dute Donostian, sail honen edukien berri emateko.
Zinemiraren baitan, ‘Ateak zabalduz’ (Juanmi Gutierrez), 'Five days to dance' (Rafa Moles eta Pepe Andreu), 'Notas en movimiento' (Oskar Tejedor), 'Señales de vida: Néstor Basterretxea' (Gentzane Martinez de Osaba eta Alexander Garcia de Vicuña) eta 'I am Haiti' de Raúl de la Fuente y 'Lantanda' (Gorka Gamarra) izango dira. Azken bi dokumental horiek mundu mailako estreinaldiak izango dira.
Rebordinosek esan duenez, aurten Euskal Herriko produkzioarekin daude “bereziki”, “gutxitan ikusi ditugu aurtengo mailako film euskaldunak”. Era honetan, Euskadiko zinemaren presentziaren garrantzia nabarmendu du Zinemaldiko 62. edizioan, ez ‘Loreak’ eta ‘Lasa eta Zabala’ filmeekin soilik, “baita gainerako sailekin ere”.