Itxi

Zinema

Beldurrezko zinema

Ti Westek "The Sacrament" aurkeztuko du, Fanten

Erredakzioa

West beldurrezko zinemaren zuzendari berri nabarmena aretoan egongo da, Kate Lyn Sheil protagonistarekin batera, filma aurkezteko.

Ti West, beldurrezko zinemagile gazte estatubatuar ezaguna, Bilbon egongo da astelehen honetan, "The Sacrament" film luzea aurkezteko. Talde sasi-erlijioso baten inguruko istorioa kontatzen da filmean: Guyanan 70eko hamarkadaren amaieran Herriaren Tenplua Jim Jones buru zuen sektak jarraitzaile guztien suizidio kolektiboa eragin zuen. Westekin batera, filmeko antzezle protagonista izango da: Kate Lyn Sheil "House of Cards" telesailean jardundakoa, adibidez.

19:45ean emango dute filma, Golem zinemetako 1 Aretoan, Sail Ofizialeko beste bi filmak proiektatuko diren toki berean. Bi lan horiek "Escape from tomorrow" Randy Mooreren pelikula (17:30) eta "OXV: The Manual" (22:00) dira.

Nontzefilmak lehiaketaren irabazleak

Orotara, 73 film jaso dituzte Nontzefilmak Nontzeberrik antolatutako Film Laburren lehiaketan: zinemako atalean 47 eta animaziokoan 26. Zinemako lan onenaren saria Néstor Fernández Bartzelonako zinemagileak jaso du, "Morado" lanarekin; animaziozko lan onenaren saria Jaime Ekkens estatubatuarrak jaso du, "A Life with Asperger's" lanari esker; euskaraz eginiko lan onenaren saria Alberto Gastesik hartu du, Ahaztutako denboraren mapa lanari esker.