Itxi

Zinema

'A escondidas'

Mikel Rueda bilbotarra, Malagako zinemaldiko Sail Ofizialean

Erredakzioa

Mikel Rueda zinemagilearen ("Izarren Argia", 2010) bigarren filmak espainiar jatorriko mutiko baten eta marokoar jatorriko beste baten arteko harremana kontatzen du.

  • 'A escondidas'

    'A escondidas'

"A escondidas" Mikel Ruedaren bigarren film luzea Malagako hamazazpigarren zinemaldiaren Sail Ofizialean lehiatuko da, martxoaren 21etik 29ra. Harekin batera, beste hamabost film izango dira, besteak beste Emilio Aragon, Alex Pina eta Pau Teixidor  zuzendarienak.

"Izarren argia" egin ondoren, Mikel Ruedak Rafa (Germán  Alcarazu) eta Ibra  (Adil Koukouh) gazteen istorioa kontatzen du. Ibrahim marokoar gaztea alderrai dabil, galduta, hiri handi baten aldirietako errepide batetik. Esan berri diotenez, bi egun falta dira herrialdetik egotz dezaten, eta, horren aurrean, motxila hartu eta ihes egin du. Bakarrik dago. Ez dauka nora joan.

Rafa, bestalde, dantzaleku bateko komun batera sartu berri da, korrika. Ezin du gehiago. Kirikoak dantzan dabil azkenaldian. Kanpoan, Marta aurkituko du, baina eman dezakeena baino gehiago espero du berarengandik neskak.

Bilboko auzoetan sei astez filmatutako istorio honetan, Joseba Ugalde, Eder Pastor, Moussa  Echarif, Mansour Zakhnini, Ana Wagener eta Álex Angulo aktoreek parte hartu dute.

Mikel Rueda 1980an jaio zen, Bilbon, eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu eta gero, "Vaya Semanita" ETBko saioko produkzioan lan egin, eta New York Film Academyn ikasi zuen; "Present Perfect" film laburra bertan egin zuen, eta 30 jaialditan baino gehiagotan saritu zuten. Handik gutxira, "Izarren Argia" filma egin eta Donostiako Zinemaldian parte hartu zuen, Zuzendari Berrien atalean. Gainera, beste bi gidoi ditu esku artean: "El año que cayó el muro", Eusko Jaurlartizaren Gidoietarako Laguntza jaso duena, eta "Iceland" aurrekontu txikiko proiektua, aurten erakutsiko duena.