Zinema
Heriotza
Pilotari batekin maiteminduta trikitixa dantzatu zuen Sara Montielek
Erredakzioa
60ko hamarkadan, Donostian eta Oiartzunen izan zen aktore ezaguna, 'La Reina del Chantecler' pelikula filmatzeko. Mata Hari ere ageri da bertan.
Sara Montiel hil da astelehen honetan, Madrilen, 85 urte zituela. Pantaila handira eramateko moduko bizitza izan da Montielena, eta, ibilbide luze horretan, Gipuzkoa ere bisitatu zuen aktore ezagunak.
1962an izan zen, La Reina del Chantecler pelikula filmatzeko. Mata Hari ere ageri da film bitxi horretan, bigarren mailako pertsonaia gisa.
Sara Montiel Charito da, Donostiara eta Oiartzunera datorren emakumea, eta, bidaia horretan, pilotari batekin maiteminduko da. Pedro Urangak egin zuen pilotariaren ordezkoaren lana, bere doblea baitzen herri kiroletan.
Oiartzunen zela, trikitixa ere dantzatu zuen Sara Montielek.