Itxi

Zinema

Heriotza

Sara Montiel hil da

Aktorea berez hil da Madrilen zuen etxean. Hil-kapera San Isidro beilatokian jarri dute eta bertan ehortziko dute bihar.

1:20

Sara Montiel aktorea hil da Madrilen. Hainbat mediku bere etxera joan dira, baina ezin izan dute suspertu, krisi bat jasan ostean. Berez hil da.

Sara Montielen hil-kapera San Isidro beilatokian jarri dute eta bertan ehortziko dute bihar. Carme Grey artistaren bozeramaileak jakinarazi duenez, "bapatean" hil da Montiel, atzo gauean azken aldiz hitz egin baitzuten: "ondo zegoen, alai, gaur Oviedora bidaiatu behar zela pentsatzen", azterketa baterako.

Sara Montiel aktoreak nazioarteko ospea lortu zuen, 1957an Espainiako zinemako historiako pelikula arrakastatsuenaren protagonista izan ostean, "El último cuplé". Gero, "La violetera" lanaren protagonista ere izan zen.

Gainera, Hollywoodera salto egin zuen lehen aktore espainiarra izan zen eta garaiko aktore garrantzitsuenekin lan egin zuen (Gary Cooper, Burt Lancaster, Joan Fontaine, Mario Lanza, Vincent Price eta Charles Bronson, besteak beste).

Bizitza sentimentala

Lau senar izan zituen. 1957an Anthony Mann zuzendari estatubatuarrarekin ezkondu zen, 1961an bananduz. Bi urte beranduago ezkontza hori balio gabe gelditu zen eta 1964an Jose Vicente Ramirez Olalla ekoizlearekin ezkondu zen eta 1979an Pepe Tous enpresariarekin. Sara Montiel beraren esanetan, bere "bizitzako amodioa" izan zen Tous (Thais eta Zeus seme-alabak Tousekin batera adoptatu zituen), baina 1992an hil zen. 1993an 39 urteko Tony Hernandez kubarrarekin ezkondu zen, artistaren mireslea eta 2003an banandu zen.

Hainbat amodio "aitorrezin" jakinarazi ditu Sara Montielek, tartean bost hauek: Severo Ochoa Medizina Nobel sariduna, Leon Felipe poeta, Miguel Mihura dramagilea, Mario Camus zinemagilea eta Ernest Hemingway zuzendaria.