Itxi

Oscarrak 2024

96. edizioa

Christopher Nolanen 'Oppenheimer', faborito nagusia Oscar sarietan 13 izendapenekin

EITB Media

Ondoren, 'Poor things' (11 hautagaitza), 'Killer of the Flower Moon' (10 izendapen) eta 'Barbie' (8) daude zerrendan. Sariak Los Angeleseko Dolby Theatren banatuko dira martxoaren 10ean, igandetik astelehenerako goizaldean Euskal Herrian.

  • 'Oppenheimer' filmeko irudia.

    'Oppenheimer' filmeko irudia.

'Oppenheimer', bonba atomikoaren sortzailea ardatz duen Christopher Nolanen filma, Oscar sarien 96. edizioko faborito nagusia da 13 izendapenekin. Ondoren, 'Poor things' (11 hautagaitza), 'Killer of the Flower Moon' (10 izendapen) eta 'Barbie' (8) daude zerrendan.

Zazie Beetz eta Jack Quaid aktoreek eta Janet Yang Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiako presidenteak zinemaren industriako sari preziatuenetarako izendapenak iragarri dituzte. Sariak Los Angeleseko Dolby Theatren banatuko dira martxoaren 10ean, igandetik astelehenerako goizaldean Euskal Herrian, Jimmy Kimmelek laugarren aldiz gidatuko duen zeremonia batean.

Hauek dira izendapenak:

-Filmik onena: 'American Fiction', 'Anatomie d'une chute', 'Barbie', 'The Holdovers', 'The Killers of the Flower Moon', 'Maestro', 'Past Lives', 'Poor things', 'The Zone of Interest' eta 'Oppenheimer'.

-Zuzendaririk onena: Christopher Nolan 'Oppenheimer', Justine Triet 'Anatomie d'une chute', Yorgos Lanthimos 'Poor things', Jonathan Glazer 'The Zone of Interest' eta Martin Scorsese 'The Killers of the Flower Moon' filmengatik.

-Emakumezko aktorerik onena: Lily Gladstone 'The Killers of the Flower Moon', Emma Stone 'Poor things', Annette Bening 'Nyad', Sandra Hüller 'Anatomie d'une chute' eta Carey Mulligan 'Maestro' pelikuletan egindako lanagatik.

-Gizonezko aktorerik onena: Cillian Murphy 'Oppenheimer', Jeffrey Wright  'American Fiction', Paul Giamatti 'The Holdovers', Colman Domingo 'Rustin' eta Bradley Cooper 'Maestro'.

-Antzeztaldeko emakumezko aktorerik onena: Emily Blunt ('Oppenheimer'), Danielle Brooks ('The Color Purple'), America Ferrera ('Barbie'), Jodie Foster ('Nyad') eta Da'Vine Joy Randolph ('The Holdovers').

-Antzeztaldeko gizonezko aktorerik onena: Sterling K. Brown ('American Fiction'), Robert de Niro ('The Killers of the Flower Moon'), Robert Downey Jr. ('Oppenheimer'), Ryan Gosling ('Barbie') eta Mark Ruffalo ('Poor things').

-Nazioarteko filmik onena: Jose Antonio Bayonaren 'La sociedad de la nieve', Win Wendersen 'Perfect Days' japoniarra; Jonathan Glazerren 'The Zone of Interest', Ameriketako Estatu Batuetako, Erresuma Batuko eta Poloniako koprodukzioa; Matteo Garrone  'Io capitano' italiarra; eta Ilker Çataken 'The Theachers Lounge' alemaniarra.

-Makillaje eta ile-apainketarik onena: 'La sociedad de la nieve', 'Oppenheimer', 'Maestro', 'Golda' eta 'Poor things'.

-Animazio filmik onena: 'Robot Dreams', 'Spider-Man: Across the Spider-Verse', 'Nimona', 'The Boy and The Heron' eta  'Elemental'.