Itxi

Oscarrak 2024

96. edizioa

"20.000 especies de abejas" eta "Cerrar los ojos" Oscarretako bidetik kanpo gelditu dira

N. V. | EITB Media

"La sociedad de la nieve" J. A. Bayona kataluniar zuzendariaren filma aurkeztuko du Espainiako Zinema Akademiak Oscarren atzerriko film onenaren kategoriarako hautagai gisa.

  • Hiru hautagaietako bat zen "20.000 especies de abejas"

    Hiru hautagaietako bat zen "20.000 especies de abejas"

"20.000 especies de abejas" Estibaliz Urresolaren lehen film luzea eta "Cerrar los ojos" Victor Ericek 30 urteren ondoren zuzendu duen lehen film luzea ez dira Oscar sarietarako bidean izango. Espainiako Zinema Akademiak gaur iragarri du zein film aurkeztuko dion Hollywoodeko Akademiari, Oscarren atzeriko film onenaren atalean hautagai izateko, eta "La sociedad de la nieve" Juan Antonio Bayona kataluniar zuzendariaren filma izango dela jakin dugu.

1972an errugbi talde bateko jokalariak Txilera zeramatzan abioi batek Andeetan izandako istripuaren ondorengoak (kide hilen gopuzkiak jan zituzten batzuek, bizirauteko) kontatzen dituen filma nagusitu zaio akademiakideen bozketan "20.000 especies de abejas"i eta "Cerrar los ojos"i.

Bide hori itxita, dena dela, "20.000 especies de abejas"ek Donostiako Zinemaldiaren Zinemira atala, euskal zinemari eskainitako atala, irekiko du ostiralean, hilak 22, zinemetako eta jaialdietako bide arrakastatsuaren (interpretazio onenaren Zilarrezko Hartza Berlinen Sofia Oterorentzat, besteak beste) azken fasea biribiltzeko.

"Cerrar los ojos", berriz, irailaren 29an ikusi ahalko da Donostiako zinema jaialdian, maiatzean Cannesen estreinatu eta gero, Victor Erice zuzendariari Donostia saria emateko ekitaldiaren amaieran. Egun horretan bertan iritsiko da zinema aretoetara ere.