Itxi

Oscarrak 2024

91. edizioa

'Roma' eta 'The favourite' Oscarretarako galaren lehen lerroan

eitb.eus

Arte eta Zientzia Zinematografikoen AEBko Akademiak gaur gauean (gurean, goizaldean) banatuko ditu bere urteroko sariak.

  • Oscarrak

    Dena prest dago Dolby antzokian, gala hartzeko

Alfonso Cuaronek zuzendutako Roma film mexikarra eta Yorgos Lanthimos greziarraren The favourite dira Oscar sarien 91. ediziorako izendapen gehien jaso dituzten lanak. Igande goizaldean, Euskal Herrian astelehen goizaldea dela, jakingo dugu nork eramango dituen estatuatxoak etxera.

Gala luzeegia ez izateko ahalegina egiten ari da Akademia, eta horregatik antolatzaileek aurkezlerik ez egotea erabaki dute, Kevin Hart aktore eta komediagileak ardura horri uko egin eta gero.

Galan egongo dena Queen taldea izango da, “Bohemian Rapsody" Freddie Mercury taldeko abeslaria izan zenaren bizitza kontatzen duen filmari izenburua ematen dion kantua joko baitute Los Angeleseko galan. Bost saritara izendatuta dago pelikula, tartean film onena eta gizonezko aktore onena.

Halaber, Akademiak atzera egin du zeremonia laburtzeko hartu zuen erabakietako batean: argazkilaritza, fikziozko film labur, editatze eta makillaje eta ile-apainketa onenari sariak publizitateak iraun bitartean emango zituela iragarri zuen, baina azkenean 24 sariak dagokienean emango dira, zuzenean.

Izendapenak

Roma film mexikarra eta The favourite dira faborito nagusiak Oscarretan, bakoitzak hamar ataletan lortu baitu izendapena.

Atzetik daude, zortzina izendapenekin, Vice, Christian Bale protagonista duen Dick Cheyney-ri buruzko film biografikoa, eta A star is born filmaren bertsio berria, Bradley Cooperrek zuzendua eta protagonista nagusitzat Lady Gaga duena, emakumezko aktore onenaren sailean izendatu dutena. Zazpi izendapen jaso ditu, halaber, Black Panther Marvelen superheroi filmak.

Hauek dira atal nagusietan izendatutakoak:

Film onena

"A Star is Born"

"Vice"

"Roma"

"Green Book"

"BlacKkKlansman"

"Bohemian Rhapsody"

"Black Panther"

"The Favourite"

Zuzendari onena

Alfonso Cuaron - "Roma"

Spike Lee - "BlaKkKlansman"

Adam McKay - "Vice"

Yorgos Lanthimos - "The Favourite"

Pawel Pawlikowski - "Cold War"

Emakumezko aktore onena

Lady Gaga - "A Star is Born"

Glenn Close - "The Wife"

Olivia Colman - "The Favourite"

Melissa McCarthy - "Can You Ever Forgive Me?"

Yalitza Aparicio - "Roma"

Gizonezko aktore onena

Bradley Cooper - "A Star is Born"

Rami Malek - "Bohemian Rhapsody"

Christian Bale - "Vice"

Viggo Mortensen - "Green Book"

Willem Dafoe - "At Eternity's Gate"

Bigarren mailako emakumezko aktore onena

Amy Adams - "Vice"

Regina King - "If Beale Street Could Talk"

Emma Stone - "The Favourite"

Rachel Weisz - "The Favourite"

Marina de Tavira - "Roma"

Bigarren mailako gizonezko aktore onena

Mahershala Ali - "Green Book"

Adam Driver - "BlacKkKlansman"

Richard E. Grant - "Can You Ever Forgive Me?"

Sam Rockwell - "Vice"

Sam Elliott - "A Star is Born"

Atzerriko film onena

"Capernaum" - Libano

"Never Look Away" - Alemania

"Shoplifters" - Japonia

"Roma" - Mexiko

"Cold War" - Polonia