Itxi

Oscarrak 2024

Aurrehautagaia

'Abracadabra' Pablo Berger bilbotarraren filma, Oscarretarako bidean

Agentziak | Erredakzioa

Bilbotar zuzendariaren (“Torremolinos 73”, “Blancanieves”) filma “Estiu 1993” eta “1898, los últimos de Filipinas” lanekin lehiatuko da atzerrik film onenaren sailean izateko.

“Abracadabra” Pablo Berger bilbotar zinemagilearen filma, “1898, los últimos de Filipinas” eta “Estiu 1993” aukeratu ditu Espainiako Zinema Akademiak Oscarretara aurkezteko hautagai gisa. Hiru horietako batek ordezkatuko du Espainia atzerriko film onenaren sailean lehiatzeko bidean.

2016ko urriaren 1aren eta 2017 irailaren 30aren artean estreinatuko diren 42 film luzeren artean aukeratu dituzte hiru horiek.

Irailaren 7an iragarri ditu zein izango den Oscarren hurrengo edizioan, 90.ean, Espainia ordezkatzeko behin betiko hautagaia.