Itxi

Oscarrak 2024

Xarma

Nolako soinekoak eramango dituzte aktoreek alfonbra gorrian?

A. A.

Hollywoodeko Zinema Akademiak erronka jo die hiru diseinatzaile ospetsuri: emakumezko aktore onenaren Oscarrerako hautagaiek jantzi beharko lituzketen soinekoak diseinatzeko eskatu die.

  • Hautagaien soinekoen marrazkiak. Argazkia: FIDM/Facebook OScars

    Hautagaien soinekoen marrazkiak. Argazkia: FIDM/Facebook OScars

Irabazleak jakitearekin batera, Oscarren galako momenturik garrantzitsuenetako bat izango da Dolby antzokiaren alfonbra gorrian emakumezko aktoreek erakutsiko dituzten soinekoak.

Hollywoodeko Zinema Akademiak erronka jo die hiru diseinatzaile ospetsuri: emakumezko aktore onenaren Oscarrerako hautagaiek jantzi beharko lituzketen soinekoak diseinatzeko eskatu die.

Dominique Peal Davidek Gweb Stefani eta Kanye West artistekin egin ohi du lan, Kevan Hallek Michelle Obamari eta Vanessa Williamsi diseinatu dizkie soinekoak eta Heathyr Lawrenceren bezeroak izan dira Avril Lavigne eta Daryl Hanna, besteak beste.

Jennifer Lawrence emakume gaztea eta sexya dela esan dute diseinatzaileek, eta horren soinekoak ere ezaugarri horiek nabarmendu behar dituela azaldu dute.

Quvenzhane Wallisen gaztetasuna islatu dute diseinatzaileek.

Naomi Watts australiarrak 50eko hamarkadako itxura duela esan dute, eta, gainera, gorriak edertu egiten duela uste dute.

Jessica Chastainen ile gorria aktorearen adierazgarrietako bat da, eta soinekoa diseinatzeko hori ere izan behar dute kontuan.

Emmanuelle Rivari dagokionez, diseinatzaileek mauka luzeko soineko dotoreak diseinatu dituzte.

Soinekoen marrazkiak Akademiaren Facebookeko kontuan ikus daitezke.