Itxi

Oscarrak 2024

Musika

Barbra Streisand Oscarretako agertokira itzuliko da

Erredakzioa

Bi Oscar sariren irabazleak duela 36 urte abestu zuen azken aldiz sari banaketan, 1977ko edizioan. Urte horretan, gainera, Abesti Onenaren Saria jaso zuen Streisandek, "Evergreen" kantuari esker.

  • Barbra Streisandek Oscarretan abestuko du. Argazkia: EFE

    Barbra Streisandek Oscarretan abestuko du. Argazkia: EFE

Barbra Streisand bi Oscar sariren irabazleak duela 36 urte abestu zuen azken aldiz sari banaketan, 1977ko edizioan. Urte horretan, gainera, Abesti Onenaren Saria jaso zuen Streisandek, "Evergreen" kantuari esker. Orain, Akademiak iragarri duenaren arabera, Streisand Oscarretako agertokira itzuliko da, otsailaren 24an egingo duten zeremonian.

"Zinema eta musika protagonista diren gau batean, ezin zitekeen Barbra Streisand falta. Aurtengo Oscarretarako emanaldi oso berezia egingo duela adierazi digu eta arro gaude", azaldu dute Craig Zadan eta Neil Meron zeremoniaren ekoizleek.

Streisandek Funny Girl (1968) pelikularekin irabazi zuen lehen Oscarra eta 1973an, berriz ere hautagaia izan zen The Way We Were pelikulako protagonista izateagatik. Horrez gain, The Prince of Tides (1991) filma zuzentzeagatik Pelikula Onenaren hautagaitza jaso zuen eta The Mirror Has Two Faces (1996) pelikulako "I Finally Found Someone" abestia idazteagatik ere izendatu zuten.

Oscarren zeremonia otsailaren 24an, Dolby Antzokian, izango da eta Seth MacFarlanek (Abesti Onenaren Oscarrera hautagaia) aurkeztuko du. Ekitaldian, James Bond agenteari omenaldia egingo diote (2012an, 50 urte bete zituen) ea Adelek eta Norah Jonesek abestuko dute.