Itxi

Oscarrak 2024

Musika

Adelek Oscar Sarietan abestuko du

Erredakzioa

Abeslari britainiarrak "Skyfall" abestuko du, James Bonden azken pelikulako kantu nagusia. Otsailaren 24an, urtebeteko geldialdia hautsiko du Adelek, denbora horretan erretiratuta izan ostean.

  • Adelek Urrezko Globoa irabazi du 'Skyfall' abestiarekin. Argazkia: EFE

    Adelek Urrezko Globoa irabazi du 'Skyfall' abestiarekin. Argazkia: EFE

Adelek "Skyfall" abestuko du, James Bonden azken pelikulako kantu nagusia. Otsailaren 24an, beraz, urtebeteko geldialdia hautsiko du abeslari britainiarrak, denbora hori eman du, izan ere, erretiratuta, eszenatokirik zapaldu gabe.

Akademiak Twitterren iragarri du albistea: "Lau hitzik onenak: Adelek Oscarretan abestuko du".

"Skyfall" kantua, gainera, Abesti Onenerako hautagaia da. Golardoa eskuratu zuen Bond sagako azken abestia "For Your Eyes Only" izan zen, 1981ean.

"Ohore handia da hautagaia izatea eta beldurgarria izango da behin eta berriz irudimena estimulatu didaten horien aurrean abestea. Ez dut inoiz horrelakorik bizi eta behar bada behin bakarrik gertatuko da", azaldu du Adelek.

2012ko otsailaren 12an igo zen agertokira azken aldiz Adele, Grammy sarietan. Bederatzi hilabete beranduago Simon Koneckirekin oraindik izena ezagutzen ez dugun semea izan zuen.

Adelek Paul Epworth musikariarekin (britainiarraren 21 diskoaren ekoizleetako bat) grabatu zuen "Skyfall" eta dagoeneko Abesti Onenaren Urrezko Globoa eskuratu du. Orain Abesti Onenaren Oscar saria jasotzen duen ikusiko dugu.