Oscarrak 2024
Otsailaren 24a
007 agenteari omenaldia egingo diote
Erredakzioa
2012. urtean, berrogeita hamargarren urtebetetzea ospatu zuen James Bond agente polifazetikoak. Mende erdi igaro da 'No Doktorea' filmean Sean Conneryk Bond lehenengoz gorpuztu zuenetik.
-
Sean Connery aktorea, James Bonden pelikula batean.
James Bond 007 agenteari omenaldia egingo diote otsailaren 24ko Oscarren zeremonian.
2012. urtean, berrogeita hamargarren urtebetetzea ospatu zuen James Bond agente polifazetikoak. Mende erdi igaro da No Doktorea filmean Sean Conneryk Bond lehenengoz gorpuztu zuenetik.
"Oso pozik gaude Bondi egingo diogun urtebetetze omenaldiarekin", esan dute Craig Zadan eta Neil Meron galaren ekoizleek. 1962an No Doktorea estreinatu zutenetik, zinemaren historiako frankiziarik luzeena bilakatu da 007 agentearen saga.